"KILOMETROAK" Herri txiki baten erronka handia ilusio handiz



Irurako ikastolako 140 haur eta gaztetxoek merezi dute ikastola berria. Urte gutxitan, ixtear egon eta gero, Irurako ikastolako ume kopuruak gora egin zuen eta gaur egun, Udalak utzitako eraikina eta erabiltzen dituzten beste lokalak txikiak geratu dira. Hori dela eta, ikastolako arduradunek Kilometroak 2008 antolakuntza euren gain hartu zuten eta dagoeneko lan horietan dabiltza buru belarri.






Lehen urratsak eman dituzte eta atzoko kasuan, leloa eta logotipoa aurkeztu zituzten Tolosako Leidor zineman. Joxe Mendizabalek zuzendutako jaialdiak bikain bat merezi zuen zioten bertan ikusle gisa izan zirenek. Mendizabalek esan zuenez «dena ondo atera da, jende askoren lana baitzegoen atzetik».





Josune Aiestaran, ikastolako zuzendariak berriz, azpimarratzen zuen jaialdaian nabari zela «guraso gazteen parte hartzea eta hauen ilusioa eta gauzak ondo egiteko gogoa». Hori dena nahasita, aurkezpen ekitaldi borobila sortu zuen eta lanean horrela jarraitzeko hamaika arrazoi. Bitartean, eguneko protagonistak, ikasleak, primeran pasa zuten gainontzeko guztiak bezala.


0 comentarios: