«Kilometroak 2008 antolatzea erronka handia da»
Joxe Mendizabal (Ibarra, 1967) ari da Iruran egingo diren Kilometroak 2008ko koordinatzaile lanetan.
Zein izango da zure zeregina?
Batzordeak osatuta daude dagoeneko. Batzorde batean hartzen diren erabakiak besteetan dute eragina eta hori guztia koordinatzea da nire zeregina.
Nolatan zaude koordinatzaile lanetan?
Ikuskizunetako batzordean sartu nintzen irailaren hasiera aldera eta horitk gutxira koordinatzaile postua eskaini zidaten. Ni izatez musikaria naiz eta lan berria izango da, baina lehen ere saltsa askotan ibili naiz, tartean Ikastoletako jaietan eta hainbat ikuskizunetan ere.
Urtebete hau, beraz, bizia izango da.
Bai, hala izango da, baina horrek beldurrik ez dit ematen. Are gehiago, gustatu egiten zait. Badakit erronka handia dela. Kontuan hartu behar da Irura herri txikia dela eta denok garela beharrezkoak.
Nola doaz prestaketak?
Batzordeak martxan daude, bakoitza bere bilerak eginez. Bi ekitaldi laster egingo ditugu, baina beste hainbat gauza ditugu eskuartean eta horiek prestatzen ari gara. Mezua da dagoeneko martxan dagoela Kilometroak 2008.
Irurarrek badute eskarmentua boluntarioki lana egiten.
Atzo bertan salmenta batzordeko bilera irekia egin zen eta Ikastolen Elkartetik etortzen den koordinatzailea harrituta zegoen agertutako jende kopuruarekin. Baina, boluntario horien guztien lana erregulatu egin beharra dago.
«Kilometroak 2008 martxan dago»
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario