«Kilometroak 2008 antolatzea erronka handia da»
Joxe Mendizabal (Ibarra, 1967) ari da Iruran egingo diren Kilometroak 2008ko koordinatzaile lanetan.
Zein izango da zure zeregina?
Batzordeak osatuta daude dagoeneko. Batzorde batean hartzen diren erabakiak besteetan dute eragina eta hori guztia koordinatzea da nire zeregina.
Nolatan zaude koordinatzaile lanetan?
Ikuskizunetako batzordean sartu nintzen irailaren hasiera aldera eta horitk gutxira koordinatzaile postua eskaini zidaten. Ni izatez musikaria naiz eta lan berria izango da, baina lehen ere saltsa askotan ibili naiz, tartean Ikastoletako jaietan eta hainbat ikuskizunetan ere.
Urtebete hau, beraz, bizia izango da.
Bai, hala izango da, baina horrek beldurrik ez dit ematen. Are gehiago, gustatu egiten zait. Badakit erronka handia dela. Kontuan hartu behar da Irura herri txikia dela eta denok garela beharrezkoak.
Nola doaz prestaketak?
Batzordeak martxan daude, bakoitza bere bilerak eginez. Bi ekitaldi laster egingo ditugu, baina beste hainbat gauza ditugu eskuartean eta horiek prestatzen ari gara. Mezua da dagoeneko martxan dagoela Kilometroak 2008.
Irurarrek badute eskarmentua boluntarioki lana egiten.
Atzo bertan salmenta batzordeko bilera irekia egin zen eta Ikastolen Elkartetik etortzen den koordinatzailea harrituta zegoen agertutako jende kopuruarekin. Baina, boluntario horien guztien lana erregulatu egin beharra dago.
«Kilometroak 2008 martxan dago»
2007/11/26 |
en
13:00
0
comentarios
Etiquetas: KMK´08
Kilometroak 2008ko ARROPA DENDA IREKI DUTE
Aukera ugari
Itxura ez ezik, saltzen dena ere beste denda batean topatu daitekeena da. Beraz, logoa duen ohiko kamisetaz eta sudaderaz gain, hainbat arropa eta osagai eros daiteke. Oinetakoak eta barruko arropa ez den beste edozer.
Denda astelehenetik larunbatera irekita dago, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ere goizetan irekita dago, 09:30etik 13:00etara. Gabonetan astegunetan ere goizetan irekitzeko asmoa dute.
Etiquetas: KMK´08
Irurako kilometroak 2008, gertuago
Azaroaren 11n, herritarrek txupinazoa bota zuten frontoian 11 hilabeteotako ibilbideari hasiera emateko.

Iluntzean, 20:00etan izan zen hori, baina aurretik ere aurkezpen festa horren lekuko izan da Irurako plaza. Izan ere, arratsaldeko 18:00etatik plaza umez, eta ez hain umez gainezka izan zen, haientzat prestatutako joko eta jolasetan parte hartzeko. 
Frontoian, hotzari aurre eginez, iluntzeko jai giroa prestatzen aritu ziren, bitartean. Bi urdaiazpiko moztailek herritarren artean banatzeko platerak prestatzen, musika giroa alaitzen, 20:00ak noiz joko zain.
20:00ak pasatxo zirenean txupinazoa bota zuten, eta horren lekukoa, bertsolariek hartu zuten. Aitor Mendiluze Irurako bertsolaria eta Angel Mari Peñagarikano anoetarrak KMK-08 Iruran ospatzearen beharra nabarmendu zuten, eta Irurako zein eskualdeko herritar guztien parte hartzea eskatu zuten.
Sorkunde Irazu Ikastolako lehendakariak eta Iosune Aiestaran zuzenda
riak hartu zuten hitza ondoren. Irazuk nabarmendu zuen Ikastolak duela bi urte hasi zuela datorren urtean ospatuko den KMK-08ra eramango dituen bidea, eta gelditzen dena guztien artean egitearen beharra azpimarratu zuen: Ikastolako langile, guraso, irakasle eta ikasleak, eta baita Irurako beste herritar guztiak ere. “Guzti honek hainbat eta hainbat jenderen inplikazioa eskatzen du, eta denen artean egingo dugu”adierazi zuen.
Jarraian antolaketa-prozesuak ordurarte emandakoaren berri eman zuen, osatuak zeuden lan-talde desberdinen aipamena eginez eta bertan parte hartzeko izena eman dutenei eskerrak eta animoak emanez.Iosune Aiestaranek Irurako Ikastolako sortzaileak eskertu nahi izan zituen eta beraientzat txaloak eskatu zituen. Ondoren, bildutakoei eta urte honetan Kilometroak antolatzen lagunduko duten guztiei eskerrak emanez amaitu zuen ekitaldia. 
Ondoren, barrikotean, herri afarian eta erromerian 400 pertsonatik gora elkartu ziren, haur, gazte, heldu eta nagusiak, urdaiazpikoa zozketatu zuten.
Afaldu ondoren Izarne eta Markos trikitilariekin erromerian aritu ziren gauerdira arte.
2007/11/22 |
en
11:20
0
comentarios
Etiquetas: KMK-08 AURKEZPENA IRURAN
"KILOMETROAK" Herri txiki baten erronka handia ilusio handiz


Etiquetas: KMK´08
Kilometroak 2008ko aurkezpena gaur, herritarrei zuzenduta
Datorren urteko urrian egingo den ekitaldi nagusiari begira, urte guzti honen hasierako txupinazoa botako dute
Irurako Ikastolak Kilometroak 2008aren inguruko lehen ekitaldia antolatu du gaurkorako. Herritarrei zuzendutako aurkezpen jaialdia izango da. Datorren urteko urrian egingo den ekitaldi nagusira begira, urte guzti honi hasiera emango dion txupinazoa izango da ekitaldia.
Hori guztiagatik, herri giroan egin nahi dute jaialdia, herritarrei «dagoeneko egiten ari diren eta egitea tokatuko zaien esfortzua eskertzeko», azaldu du Joxe Mendizabal KM 2008ko koordinatzaileak. Aurkezpen ofiziala Tolosako Leidorren izango da, hilaren 18an.
Bertsolariak eta barrikotea
18:00etan hasiko dira ekitaldiak ume jolasekin. 19:45ean Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak ariko dira. 20:00etan txupinazoa botako dute, urte osoa iraungo duen ibilbideari abiapuntua emanez. Ondoren barrikotearen hasiera (bakoitzak bere afaria eman behar du) eta urdaiazpikoaren mozketa. Afalostean, bertsolariak, urdaiazpikoaren zozketa eta erromeria.
Etiquetas: KMK-08 AURKEZPENA IRURAN
IRURA IKASTOLAREN FESTA "Elkartasunaren Kilometroak"

2007/11/20 |
en
11:35
0
comentarios
Etiquetas: KMK´08




