Irurako ikastola: urtero bezala abenduaren 24an abesten ibili ginen Irurako kaleetatik.
2008/01/08 |
en
14:08
0
comentarios
Etiquetas: GABONAK
Gabonetako abestiak ikasteko eta abesteko !!!!!!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia.
Hoi urde tripa-handia
tralalalala.
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
begira horri
Belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.
Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!
Hatoz goazen ta gurtu dezagun
Belenen jaio den haurtxo eder hori
Etiquetas: GABONAK
Irurako ikasleek Agenda 21ekin bat egin zuten
08 ikasturte honetan, Tolosaldeako 12 herritako ikastetxeak ari dira Eskolako Agenda 21 proiektua lantzen: Aduna, Anoeta, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Lizar-tza, Tolosa, Villabona eta Zizurkil. Denera 20 ikastetxe izango dira proiektua lantzen arituko direnak. Gehienek Lehen Hezkun- tzako ikasleak bakarrik badituzte ere, badira gazteekin lanean ari direnak ere: 5 ikastetxek DBHko ikasleak dituzte eta beste bik lanbide hezkuntzakoak.
2007/12/11 |
en
11:22
0
comentarios
Irurako ikastola argazkietan
2007/12/10 |
en
13:38
0
comentarios
Etiquetas: GURE IKASTOLAREN IBILBIDEA ARGAZKIETAN
Lanean buru belarri, denon ametsa egia bihurtzen
Kilometroak 08ko arropa estrenaitzeko aukera paregabea
dago Irurako ikastolakoek dendak zabaldu dituztenez geroztik, herrian bertan eta Tolosako Kale Nagusian. Datorren urteko Kilometroak Leidorren egindako aurkezpen jaialdian Irura eta Anoetako ikastolako ikasle eta ikasle ohiek, Ibarrako Uzturpe eta Tolosako Laskorain ikastolakoekin eta Inmakulada ikastetxoekin batera erakutsi zuten datozen hilabetetan janzteko prakak, sudaderak, nikiak, gonak eta pinak, metxeroak, poltsak eta osagarriak ere salduko dituzte. 
2007/12/03 |
en
12:27
0
comentarios
Etiquetas: KMK´08
IKASTOLAREN HISTORIA
Han-hemenka ate joka aritu, egoitza eskuratu eta 1977.urteko irailaren 1ean JAIO zen Irurako Ikastola.
Egoera ez zen samurra, urduritasunak lekua zuen, baina talde hartako kideei ilusiorik ez zitzaien falta, egungoei falta ez zaien bezalaxe, nahiz eta honek guztiak berekin lana eta lana dakarrela jakin, bai orduan eta bai gaur.
Sailaren eskutik titulartasuna lortu eta ordura arte lortu gabeko diru laguntzak jasotzen hasi zen Ikastola. 1983an Ikastola izaten jarraitzeko erabakia hartu zen bailarako ikastolekin batera.
1985ean, egungo egoitzara pasatu ziren, ikastetxea eskola publikoarekin batera konpartitzen zutela.
1986an eskola publikoa desagertu egin zen eta HH osoa gela batean eskaintzen zuen Ikastola zen Irurakoa.
Gerora, Irurako Ikastolako haurrek Anoetako Herri
Ikastolan burutzen zituzten ikasketak eta Tolosan ondorengoak.
Begi-bistakoa da bi ikastolen arteko harreman estua: administraria, proiektu pedagogiko berritzaile guztiak, ingeleseko klaseak,heziketa bereziko irakaslearen laguntza, jangela, eta abar, eta abar.
Ezin ahaztu Irurako Ikastolak Anoetako Ikastolarengandik jaso izan duen babesa.
Ildo horretatik, 1990-1995 urteetan Irurako eta Anoetako gurasoek kontseilu errektore bakarra izatera iritsi ziren.
1994an bigarren gela zabaldu zen ikastolan: 2-3 urtekoak gela batean eta 4-5 urtekoak bestean. Beraz, bi langile zeuden bertan.
1996-1997an hirugarren gela zabaldu zen, hirugarren langilea hasi zen, beraz.
Herri hazkundea begi-bistakoa zenez, bi Ikastolek eta bi Udalek (Irurakoak eta Anoetakoak) arazoari heldu zioten, herri bakoitzak bere identitatea mantentzea ezinbestekoa zela garbi zuten aipatutako lau taldek eta etapa berri bati ekin zitzaion.
2003-2004 ikasturtean LHko 1 eta 2 gelak zabaldu ziren, berriro ere apaizetxean, horrela urtez urte LH osoa osatu arte. Egun, esan daiteke 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko hezkuntza eskaintzen duela Irurako Ikastolak.
Bitartean, forma juridiko berria eman zitzaion: kooperatiba integrala. Aipatu kooperatiba gurasoek, irakasleek, Udalak eta ez-ohiko bazkideek osatzen dute, portzentaia jakin batzuetan betiere. Egun, 140 ikasle ditu, 106 familia eta 15 langile.
Gainera, eskola orduz kanpo kirol osagarriak ere antolatzen ditu. Ikastolaren proiektu pedagogikoak elkarlanari eta elkarrekin bizitzeari garrantzia ematen die. Hori horrela izanik, guraso eskola, euskarazko klaseak, bizikidetza plana, agenda 21
antolatze-lanetan parte hartzen du, besteak beste.
2007/11/29 |
en
13:30
0
comentarios
Etiquetas: GURE IKASTOLAREN IBILBIDEA ARGAZKIETAN






























