Grabatu berri den Kilometroak 08ko abestia entzungai izan zuten partehartzaileek
Tolosako Zerkausian atzo arratsaldean KMK-08ren egitasmoaren barruan egindako Bizikleta festa paregabea bezain ikusgarria izan zen. Eguraldi ona lagun zutela, Tolosako Zerkausiko goiko solairuan egin zen arratsaldeko 4:00etan hasteko zen ekitaldia. Ordu horretatik aurrera parte-hartzaileek bizikleta eta gorputza astintzeko aukera ederra izan zuten eszenatoki ezin hobean. Uzturre mendia aurrez aurre eta Oria ibaiaren uraren freskotasuna ondoan zutela, kirola egiteko eta, aldi berean, inguruneaz gozatzeko unea aprobetxatu ahal izan zuten Irurako ikastolaren alde ekitaldian parte hartu zuten lagun guztiek. Antolatzaileek adi-tzera eman zutenez «eguraldi ederra eta eguzkiaren epeltasuna lagungarri izan dira, gaur arte izena emana ez zutenak ekitaldian parte hartzera animarazteko».
Guztira, 150 pertsona inguruk parte hartu dute, azken orduan 40 bat lagun eman baitzuten izena Zerkausian bertan. Lau ordu bizikleta gainean KMK 08 aldeko bizikleta festan 10 monitore aritu dira partehartzaile guztiak gidatzen. Tolosaldeko eta Goierriko polikirodekiak utzitako 86 bizikleta behar izan ziren ekitaldi hau aurrera atera ahal izateko.
Lehen parte-hartzaileak arratsaldeko 15:30ean hasi dira inguratzen eta 16:00etan puntuan eman zaio hasiera lehenengo saioari. Azkenean iragarrita zegoen modura, ordubeteko lau saio egin dira eta saio bakoitzean hiru monitore aritu dira gidari-lanak egiten. Bertaratu direnek argi utzi dute sasoi betean daudela, izerdi-patsetan amaitu baitute batek baino gehiagok, baina, aldi berean, pozik egindako lanarengatik. Saio bakoitzeko parte-hartzaileen artean, 16 kanpin-denda eta 12 kirol-jantzi zozketatu dira.
Egun honetan bertan, Kilometroak-eko ekonomia batzordeak bi lagunentzako afari eder bat zozketatu du, beren laguntza emanez parte hartu duten merkatarien elkarteko kideen artean. Era berean, baita asteburuko hiru egonaldi ere, landetxe batean, merkatari horien saltokietan erosi duten bezero guztien artean. Antolatzaileak, ekitaldiak izan duen harrera eta denek egindako lana ikusita, oso pozik agertu dira arratsaldearen azken orduetan.
Kanta entzungai
Zerkausian bizikleta gainean, ikusle modura edo inguruan pasa zirene oinezkoak grabatu berri den Kilometroak-2008ren abestia entzun ahal izan zuten arratsalde osoan zehar. Giroa alaia izan zuten Bizizkleta festan parte hartu dutenek eta baita hau bukatutakoan Zerkausi eta Triangulora ingurutu diren guztientzat, denak ere Bonbereneako festara joateko aukera izan baitute. Txaranga, erraldoi eta buruhandiak izan dira bertan eta kalejiran ibili ziren kalez kale Mulanbo taldea eta Bonbereneako txaranga ere lagun zituztela. Gaueko 21:00etatik aurrera, konztertua egon zen Bonberenean bertan, Desordutan eta lagunak, In de kitxen eta DJ. Bullekin goizaldera arte parranda egiteko aukera egon zen.
1 comentarios:
KAIXO! LARUNBATEAN HOR IZAN GINEN AZPEITIATIK LAU LAGUN ETA OSO ONDO PASA GENUEN, OSO AMBIENTE EDERRAKIN ETA IZARDI PATSETAN. IKUSGARRIA BENETAN. BAINAN GAUZ BAT GOMENDATUKO GENIZUEKE: BESTE BIZIKLETA FESTA BATZUETAN IBILITAKOAK GARA, ETA DENETAN DUTXA ETA ALDAGELAK EGON DIRA, NAHIZ ETA ONDOAN BERTAN EZ EGON (HERRIKO POLIKIROLDEGIAN, ADIBIDEZ). HURRENGO URTEAN ANTOLATZEN DUZUNEAN, HORIXE ESKERTUKO GENUKE, ZE, DUTXA EDER BAT ESKERTZEN DA HORRELAKO PATSAK BOTA ETA GERO. HORREZ APARTE, JAKIN NAHI GENUKE NUN IKUSI DAITEZKEEN ATERATAKO ARGAZKIAK, ETA IMPRIMATZEKO MODURIK IZANGO DEN.
ZORIONDU NAHI ZAITUZTEGU EGIN DUZUEN LAN GUZTIARENGATIK ETA ANIMATU HURRENGO URTEAN ERE BERRIRO ANTOLATZERA. ESKERRIK ASKO DENAGATIK ETA HURRENGORARTE, AGUR!!!!
Publicar un comentario