ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! IRURAKO IKASTOLA








Gabonetako abestiak ikasteko eta abesteko !!!!!!

OLENTZERO

Horra! Horra!
Gure Olentzero!

Pipa hortzetan duela

eserita dago

kapoiak ere baditu arraultzatxuakin

bihar meriendatzeko

botila ardoakin.

Olentzero buru haundia

entendimentuz jantzia

bart arratsean

edan omen du

bost arroako zahagia.

Hoi urde tripa-handia

tralalalala.



HATOR HATOR


Hator, hator mutil etxera

gaztaina ximelak jatera,

Gabon gaua ospatutzeko

aitaren eta amaren ondoan.

Ikusiko duk aita barrezka

amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil,

aurreko danbolin horri.

Gaztainak erre artean

gaztainak erre artean,

txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.



HORRA MARI DOMINGI


Horra Mari Domingi

begira horri

gurekin nahi duela

Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu

Belena etorri

atera beharko duzu

gona zahar hori.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni!

Hatoz, hatoz zure bila nenbilen ni!

Hatoz goazen ta gurtu dezagun

Belenen jaio den haurtxo eder hori

Haurtxo eder hori.

Irurako ikasleek Agenda 21ekin bat egin zuten



Aduna, Berastegi eta Irurako ikastolako ikasleek euren herrietako udaletxera hurbildu ziren atzo Agenda 21eko proiektua sinatzeko egindako ekitaldira.


2007-08 ikasturte honetan, Tolosaldeako 12 herritako ikastetxeak ari dira Eskolako Agenda 21 proiektua lantzen: Aduna, Anoeta, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Lizar-tza, Tolosa, Villabona eta Zizurkil. Denera 20 ikastetxe izango dira proiektua lantzen arituko direnak. Gehienek Lehen Hezkun- tzako ikasleak bakarrik badituzte ere, badira gazteekin lanean ari direnak ere: 5 ikastetxek DBHko ikasleak dituzte eta beste bik lanbide hezkuntzakoak.


Irurakoak izan ziren sinatzen lehenak eta atzo goizean udaletxean izandako Eskolako Agenda 21eko hitzarmenaren sinadura parte hartu zuren. Hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako haurrak gerturatu ziren, irakasle eta ikastolako zuzendariarekin batera. Udale-txean Marimi Ugalde, alkatea eta Zuloaga Txiki aterpeko Ima Perez. Sinadura emateaz gain, ikastolako ikasle batek hartutako konpromezuaren dokumentua irakurri zuen.

Irurako ikastola argazkietan





































































































































































Lanean buru belarri, denon ametsa egia bihurtzen

Irurako herritarrak ahal duten guztia egiten ari dira ikastola berriaren alde dirua lortzeko. Orain, Kilometroak 08ko arropa saltzea da eginbehar nagusia


Kilometroak 08ko arropa estrenaitzeko aukera paregabea dago Irurako ikastolakoek dendak zabaldu dituztenez geroztik, herrian bertan eta Tolosako Kale Nagusian. Datorren urteko Kilometroak Leidorren egindako aurkezpen jaialdian Irura eta Anoetako ikastolako ikasle eta ikasle ohiek, Ibarrako Uzturpe eta Tolosako Laskorain ikastolakoekin eta Inmakulada ikastetxoekin batera erakutsi zuten datozen hilabetetan janzteko prakak, sudaderak, nikiak, gonak eta pinak, metxeroak, poltsak eta osagarriak ere salduko dituzte.





«Etxeko guztiak janzteko aukera izango dugu, hasi txikietatik eta nagusiak arte» esan zuen Sorkunde Irazuk, Irurako ikaslatolako lehendakariak. Gainera, «arropa batzutan logotipoaren marrazkia handia da baina, beste askotan ez da ikusi ere egingo, toki diskreto batean joango dira eta ez da antzeman ere egingo» Irazuren esanetan. Beti ere, aukeraketa egiterakoan arropa modernoa eta erosoa eskaintzea izan dute kontuan Irurako ikastolakoek. Arroparekin lortzen duten dirua euren ametsa lortzeko erabiliko dute: Ikastola berriko eraikuntza ordaintzea, eta dagoeneko badakite 1.800.000 euroko aurrekontuari egin behar diotela aurre, nahiz eta, horietako 600.000 Irurako Udalak ordainduko dituen.





Ama, amona, bolondresa



Amets hori egi bihurtzeko ahalegin handia eginez, ikastolako zuzendaritzarekin batera gurasoak ari dira buru belarri. Helburua garbi dute: ahal den eta diru gehiago lortzea arroparen salmentatik. Horregatik, egunero egunero, goizez edo arratsaldez, txandatan banatuta, Iruran utzi dieten lokal batean elkartzen dira gurasoak, batez ere amak: horien artean, Candi, Ana, Marijo, Idoia, Maribi, Isabel, Ane, Nuria eta Milagros. Hauek zioten bezala, «denak utzi, etxeko lanak eta bestelakoak eta egunero ahal dugun bitartean hemen aritzen gara arropa prestatzen: etiketak jarri, sailkatzen, eta beslakoak egiten».




Baina ez bakarrik gaur egungo ikasleen amak, ikasle oihen amak ere ondoan dituzte laguntzeko prest eta herritar bolondresak edo inguruko herrietatik etorritakoak. Gainera, horietako batzuk, dagoeneko amonak ere badira eta bilobak ikastolan noiz hasiko diren bitartean izena eman dute ahal dutena egiteko prest. Esaterako, Maribi. bere hiru umek ikastolan ikasi zuten eta horiena rtean bat bertako irakaslea da gaur egun. Candik ere ikastolako hasierako urte gogorrak bizi eta gero laguntzeko prest dago eta lanean ari diren bitartean orduko kontuan gogoratzen dituzte. Roak esaterako gogoan du «100 pezeta ordaintzen genuen kuota, duela 30 urte, ikastola martxan jarri zenean. Festetan kantina jartzen genuen eta ahal zuenek lagundu egiten ziguten ahal zutenarekin». Ana Marik ere ezin du ahaztu «ixteko arriskuan egon zen ikastola, ume falta zela eta, baina aurrera egin genuen eta begira nora iritsi garen».




Amak esaterakoan, gehienak emakuemak direlako, baina esaten zutenez «aitak dendak txukuntzeko lagundu dute, apalak jartzen edo bestelako lanak egiten».

Beraz, denon artean, pixkanaka pixkanaka euren helburua lortzeko aurrera doaz.




Azoka, jaiak, herriz herri




Dendan, saltzen egoteko ere, 'dendari' bolodresak daude eta hauek ere astez, arratsaldero egoten dira. Irurakoa astez arratsaldero bi orduz egongo da zabalik. Iruran, astez, asteartetan arratsaldeko 5etatik 8etara eta larunbatetan, goizeko 11etatik 13era. Tolosako berriz, astez 5etatik 8etara eta asteburuetan, goizez 9etatik 13etara eta 5etatik 8etara. Baina, dendatik aparte, Kilometroak 08ko arropa salgai jarriko dute. Horretarako lantaldeak antolatu dituzte guraso, herritar eta bolondresekin eta hauek, herriz herri, azoka, jaiak eta bestelako hitzor- duetan egongo dira.

IKASTOLAREN HISTORIA


Han-hemenka ate joka aritu, egoitza eskuratu eta 1977.urteko irailaren 1ean JAIO zen Irurako Ikastola.

Nahiz Irurako ikastolak 1977ko irailean ateak zabaldu, atzean bazegoen kezka nagusi bat: herrian euskara galtzen ari zela.

Hori horrela izanik, Gazte Alaiak elkartearen inguruan herriko hainbat gurasok eta gaztek, gaiari heldu zioten.
Aldez aurretik lokalak bilatu zituzten, finantziazio iturriak ere bai eta erabat euskarazko heziketa eta, gainera, pedagogikoki berritzailea izatea zen helburua.





Egoera ez zen samurra, urduritasunak lekua zuen, baina talde hartako kideei ilusiorik ez zitzaien falta, egungoei falta ez zaien bezalaxe, nahiz eta honek guztiak berekin lana eta lana dakarrela jakin, bai orduan eta bai gaur.


Apaizetxeko lokalean abiatu ziren. Handik urte gutxira, 1981ean, Hezkuntza
Sailaren eskutik titulartasuna lortu eta ordura arte lortu gabeko diru laguntzak jasotzen hasi zen Ikastola. 1983an Ikastola izaten jarraitzeko erabakia hartu zen bailarako ikastolekin batera.

1985ean, egungo egoitzara pasatu ziren, ikastetxea eskola publikoarekin batera konpartitzen zutela.
1986an eskola publikoa desagertu egin zen eta HH osoa gela batean eskaintzen zuen Ikastola zen Irurakoa.



Gerora, Irurako Ikastolako haurrek Anoetako Herri
Ikastolan burutzen zituzten ikasketak eta Tolosan ondorengoak.
Begi-bistakoa da bi ikastolen arteko harreman estua: administraria, proiektu pedagogiko berritzaile guztiak, ingeleseko klaseak,heziketa bereziko irakaslearen laguntza, jangela, eta abar, eta abar.

Ezin ahaztu Irurako Ikastolak Anoetako Ikastolarengandik jaso izan duen babesa.
Ildo horretatik, 1990-1995 urteetan Irurako eta Anoetako gurasoek kontseilu errektore bakarra izatera iritsi ziren.
1994an bigarren gela zabaldu zen ikastolan: 2-3 urtekoak gela batean eta 4-5 urtekoak bestean. Beraz, bi langile zeuden bertan.

1996-1997an hirugarren gela zabaldu zen, hirugarren langilea hasi zen, beraz.
Herri hazkundea begi-bistakoa zenez, bi Ikastolek eta bi Udalek (Irurakoak eta Anoetakoak) arazoari heldu zioten, herri bakoitzak bere identitatea mantentzea ezinbestekoa zela garbi zuten aipatutako lau taldek eta etapa berri bati ekin zitzaion.

2003-2004 ikasturtean LHko 1 eta 2 gelak zabaldu ziren, berriro ere apaizetxean, horrela urtez urte LH osoa osatu arte. Egun, esan daiteke 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko hezkuntza eskaintzen duela Irurako Ikastolak.

Bitartean, forma juridiko berria eman zitzaion: kooperatiba integrala. Aipatu kooperatiba gurasoek, irakasleek, Udalak eta ez-ohiko bazkideek osatzen dute, portzentaia jakin batzuetan betiere. Egun, 140 ikasle ditu, 106 familia eta 15 langile.

Gainera, eskola orduz kanpo kirol osagarriak ere antolatzen ditu. Ikastolaren proiektu pedagogikoak elkarlanari eta elkarrekin bizitzeari garrantzia ematen die. Hori horrela izanik, guraso eskola, euskarazko klaseak, bizikidetza plana, agenda 21
antolatze-lanetan parte hartzen du, besteak beste.

Ikastola berriaren eraikuntza 2007-12-20

«Kilometroak 2008 martxan dago»

«Kilometroak 2008 antolatzea erronka handia da»



Joxe Mendizabal (Ibarra, 1967) ari da Iruran egingo diren Kilometroak 2008ko koordinatzaile lanetan.

Zein izango da zure zeregina?

Batzordeak osatuta daude dagoeneko. Batzorde batean hartzen diren erabakiak besteetan dute eragina eta hori guztia koordinatzea da nire zeregina.


Nolatan zaude koordinatzaile lanetan?

Ikuskizunetako batzordean sartu nintzen irailaren hasiera aldera eta horitk gutxira koordinatzaile postua eskaini zidaten. Ni izatez musikaria naiz eta lan berria izango da, baina lehen ere saltsa askotan ibili naiz, tartean Ikastoletako jaietan eta hainbat ikuskizunetan ere.

Urtebete hau, beraz, bizia izango da.

Bai, hala izango da, baina horrek beldurrik ez dit ematen. Are gehiago, gustatu egiten zait. Badakit erronka handia dela. Kontuan hartu behar da Irura herri txikia dela eta denok garela beharrezkoak.

Nola doaz prestaketak?

Batzordeak martxan daude, bakoitza bere bilerak eginez. Bi ekitaldi laster egingo ditugu, baina beste hainbat gauza ditugu eskuartean eta horiek prestatzen ari gara. Mezua da dagoeneko martxan dagoela Kilometroak 2008.
Irurarrek badute eskarmentua boluntarioki lana egiten.
Atzo bertan salmenta batzordeko bilera irekia egin zen eta Ikastolen Elkartetik etortzen den koordinatzailea harrituta zegoen agertutako jende kopuruarekin. Baina, boluntario horien guztien lana erregulatu egin beharra dago.




Kilometroak 2008ko ARROPA DENDA IREKI DUTE


Irurako Kilometroak 2008ren aurkezpen ofizialaren ondoren ireki dute egitasmoaren arropa denda. Tolosako Kale Nagusian dago eta era guztietako arropa eta osagaiak aurkitu daitezke bertan.


Irekita dago Kilometroak 2008ko arropa denda. Tolosan dago, Kale Nagusiaren 15. zenbakian, Kutxak utzitako lokal batean. Asteburuan aurkezpen ofiziala egin ondoren, nahi duenak eros ditzake Irurako Kilometroen arropa.Muntai batzordekoek lan handia egin ondoren, lokala txukundu eta beste edozein dendaren itxura du Kilometroen dendak.

Aukera ugari

Itxura ez ezik, saltzen dena ere beste denda batean topatu daitekeena da. Beraz, logoa duen ohiko kamisetaz eta sudaderaz gain, hainbat arropa eta osagai eros daiteke. Oinetakoak eta barruko arropa ez den beste edozer.

Denda astelehenetik larunbatera irekita dago, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ere goizetan irekita dago, 09:30etik 13:00etara. Gabonetan astegunetan ere goizetan irekitzeko asmoa dute.

IRURAKO JAIALDIKO BIDEOAK







Irurako kilometroak 2008, gertuago

Azaroaren 11n, herritarrek txupinazoa bota zuten frontoian 11 hilabeteotako ibilbideari hasiera emateko.





Iluntzean, 20:00etan izan zen hori, baina aurretik ere aurkezpen festa horren lekuko izan da Irurako plaza. Izan ere, arratsaldeko 18:00etatik plaza umez, eta ez hain umez gainezka izan zen, haientzat prestatutako joko eta jolasetan parte hartzeko.



Frontoian, hotzari aurre eginez, iluntzeko jai giroa prestatzen aritu ziren, bitartean. Bi urdaiazpiko moztailek herritarren artean banatzeko platerak prestatzen, musika giroa alaitzen, 20:00ak noiz joko zain.


20:00ak pasatxo zirenean txupinazoa bota zuten, eta horren lekukoa, bertsolariek hartu zuten. Aitor Mendiluze Irurako bertsolaria eta Angel Mari Peñagarikano anoetarrak KMK-08 Iruran ospatzearen beharra nabarmendu zuten, eta Irurako zein eskualdeko herritar guztien parte hartzea eskatu zuten.

Sorkunde Irazu Ikastolako lehendakariak eta Iosune Aiestaran zuzendariak hartu zuten hitza ondoren. Irazuk nabarmendu zuen Ikastolak duela bi urte hasi zuela datorren urtean ospatuko den KMK-08ra eramango dituen bidea, eta gelditzen dena guztien artean egitearen beharra azpimarratu zuen: Ikastolako langile, guraso, irakasle eta ikasleak, eta baita Irurako beste herritar guztiak ere. “Guzti honek hainbat eta hainbat jenderen inplikazioa eskatzen du, eta denen artean egingo dugu”adierazi zuen.

Jarraian antolaketa-prozesuak ordurarte emandakoaren berri eman zuen, osatuak zeuden lan-talde desberdinen aipamena eginez eta bertan parte hartzeko izena eman dutenei eskerrak eta animoak emanez.Iosune Aiestaranek Irurako Ikastolako sortzaileak eskertu nahi izan zituen eta beraientzat txaloak eskatu zituen. Ondoren, bildutakoei eta urte honetan Kilometroak antolatzen lagunduko duten guztiei eskerrak emanez amaitu zuen ekitaldia.


Ondoren, barrikotean, herri afarian eta erromerian 400 pertsonatik gora elkartu ziren, haur, gazte, heldu eta nagusiak, urdaiazpikoa zozketatu zuten.



Afaldu ondoren Izarne eta Markos trikitilariekin erromerian aritu ziren gauerdira arte.






"KILOMETROAK" Herri txiki baten erronka handia ilusio handiz



Irurako ikastolako 140 haur eta gaztetxoek merezi dute ikastola berria. Urte gutxitan, ixtear egon eta gero, Irurako ikastolako ume kopuruak gora egin zuen eta gaur egun, Udalak utzitako eraikina eta erabiltzen dituzten beste lokalak txikiak geratu dira. Hori dela eta, ikastolako arduradunek Kilometroak 2008 antolakuntza euren gain hartu zuten eta dagoeneko lan horietan dabiltza buru belarri.






Lehen urratsak eman dituzte eta atzoko kasuan, leloa eta logotipoa aurkeztu zituzten Tolosako Leidor zineman. Joxe Mendizabalek zuzendutako jaialdiak bikain bat merezi zuen zioten bertan ikusle gisa izan zirenek. Mendizabalek esan zuenez «dena ondo atera da, jende askoren lana baitzegoen atzetik».





Josune Aiestaran, ikastolako zuzendariak berriz, azpimarratzen zuen jaialdaian nabari zela «guraso gazteen parte hartzea eta hauen ilusioa eta gauzak ondo egiteko gogoa». Hori dena nahasita, aurkezpen ekitaldi borobila sortu zuen eta lanean horrela jarraitzeko hamaika arrazoi. Bitartean, eguneko protagonistak, ikasleak, primeran pasa zuten gainontzeko guztiak bezala.