Aurkezpena eraikitzen ari diren Irurako Ikastolaren eraikin berrian egin dute
KMK-08 egitasmoaren barruan gaur, martxoaren 3an, Irurako ikastolako eraikin berrian prentsaurrekoa izan da. Bertan Pirritx eta Porrotx pailazoaekin batera KMK-08ko koordinatzailea den Joxe Mendizabal eta lehendakaria den Sorkunde Irazu ere izan dira. Hauekin batera ikastolako zenbait ikasle KMK-08ko udaberriko erropekin ere parte hartu dute. 11:00etan hasi den prentsaurreko honetan Joxe Mendizabalek prentsaurrekoa bertan egitearen arrazoiak azaldu ditu.
Ikastola berria eraikitzen ari gara eta honek erronka handia suposatzen du. Ikastola txikia denez ez dugu baliabiderik ekonomikoki hau guztia aurrera ateratzeko. Hau dela eta, urte osoan zehar ekintza desberdinak antolatu ditugu. Tolosako inauterietan burututako ekintzekin batera, datorren larunbatean, martxoaren 8an, Tolosako Leidor antzokian Pirritx eta Porrotx izango ditugu. Bertan “Eskerrik asko” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu bi saiotan; bata, 5etan eta bestea, 7etan. Zehazki minbizia duten haurrengan oinarrituta dagoen ekitaldia da. Aspanovas elkartearekin elkarlanean eginiko lanaren emaitza da bertan ikusiko duguna.
Sorkunde Irazuk Pirritx eta Porrotxei eskerrak eman dizkie hasieratik KMK-08rekin elkarlanean daudelako eta aldi berean, Pirritx eta Porrotxek eskerrak emanez, ikastolen lanarekin bat egin dute, EUSKARA, alaitasuna eta baloreen transmisioa azpimarratuz.
Etorri diren guztiei eskerrak emanez eta herria eta eraikin berriari bultzada bat emanez amaitu da prentsaurrekoa.
Guztiek batera, ikasleak barne, “AUPA IRURA, GORA ERAIKITZEN, KATXIPORRETA URDAIAZPIKO KROKETA, GORA KILOMETROAK, GORA IKASTOLA ETA AUPA GURE ERAIKIN BERRIA!” oihukatuz.
KMK-08 KOMUNIKAZIO BATZORDEA
0 comentarios:
Publicar un comentario