Pirritx eta Porrotx pailazoek 'Eskerrik asko' lana eskaini zuten
Tolosako Leidor antzokia gainezka izan zen atzo arratsaldean, Pirritx eta Porrotx pailazoek eskainitako ikuskizunean. Ehunka haur bildu ziren Iruran burutuko den Kilometroak-08ko antolatzaileek prestaturiko hitzordu honetan. Bertan Eskerrik asko ikuskizuna ikusi ahal izan zuten bi saiotan; bata, arratsaldeko 5:00etan eta bestea, 7:00etan. Bi emanaldien aurretik, garaiz, hurbildu zen jendea sarrerako atera.
Antolatzaileen hitzetan, jendetsua eta ezustekoz betea izan zen emanaldia. Aurreko astean jada, sarrerak agortu ziren eta, ondorioz, bat baino gehiago geratuko zela uste dute antolatzaileek pailazo hauen emanaldia ikusteko aukerarik gabe.

Irurako Ikastolako haurrek ere ekitaldian parte hartzeko aukera paregabea izan zuten eta, bide batez, bertaratu ziren guztiek udaberriko arropa berria ikusi ahal izan zuten.